Webgunea erabiltzeko termino eta baldintzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

Guztiz debekatuta geratzen da Ilunberen baimenik gabe, web orrialde honetan azaltzen diren edukien erreprodukzio, kopia, difusio zein bestelako erabilera motaren bat, osoa nahiz partziala, edozein izanik ere eginkizuna gauzatzearen arrazoia.

Era berean, debekatuta dago web orrialde honetako konfigurazioa eta bertan agertzen den eduki multzoa manipulatzea, aldatzea edota editatzea.

Orrialde honetako erabiltzaileek, bertako edukiak eta konfigurazioa errespetatu beharko dituzte, baita jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak ere.

Web orriaren erabilera oso zein partzialak, ondoren azaltzen diren terminoen onarpena suposatzen du. Hortaz, bertan azaltzen den kondizioren bat onartzen ez baldin baduzu, ez zaude web orrialde hau erabiltzeko baimendua.

Eskubide guztiak erreserbatuta.

 

Webgunea erabiltzeko baldintzak:

Ilunbek, webgunearen erabileraren inguruko baldintzak edozein momentutan aldatu ditzake. Behin eraldatuak daudenean, baldintza hauek berriz indarrean jarriko dira orrialde honetan jartzen diren unetik aurrera.

Web orrialdeko erabiltzaileei emandako informazioa edonolako garantia motarik gabe eskaintzen da, ez adierazitakoak eta ez inplizituak ere; horrez gain, Ilunbek ez du bermatzen web atari honetarako sarbidea etengabea izango denik, ezta ataria bera uneoro segurua izango denik ere, edota birus zein bestelako elementu kaltegarririk izango ez dituenik, web orrialdean eskaintzen den informazioari dagokionez ere, ez delarik garantizatzen erabatekoa, zehatza eta aproposa izango denik momentu oro.

Ilunbe ez da erantzule egiten inola ere ez, web orrialdearen erabilerak zein erabili ezinak eta bertan agertzen diren edukiek sorrarazi ditzaketen zuzeneko eta zeharkako kalteez edota sor ditzaketen kalte zigorgarriez.

Halaber, Ilunbek ez ditu bere gain hartzen enpresaz kanpoko hirugarren batzuek, web orrialdean egin ditzaketen manipulazio edo aldaketek, erabiltzaileengan sor ditzaketen kalteak.

Ilunbek ez du erabiltzaileak espresuki emandako datuez gain, bestelako datu pertsonalik bilduko.

 

Lege abisu hau, espainiar estatuko araudiak hartzen du bere gain, hortaz webgunearen erabilerarekin sortutako edo erlazionatutako gatazkaren bat izatekotan, Bizkaiko Epaitegi eta Auzitegiek hartuko luke esku honen ebazpenean.